2021eko abenduak 22 - 2022ko martxoak 13
The Comedy Wildlife Photography Awards-en sortzailea, Paul Joynson-Hicks, Afrikan egindako argazkiak errepasatzen ari zen, barre algaraka jarri zuten hainbat lagunekin topo egin zuenean: arrano bat atzeko hanketatik berari begira eta basurde baten ipurdia. Argazki horien umorea aldi berean entretenigarria eta animalia horiek beraiek jasaten dituzten mehatxuekin pertsonak inplikatzeko bitarteko bat zela konturatu zen.
Animalia baten argazki dibertigarria oso eraginkorra da, ez baitago ulertzeko oztoporik, ezta negoziatu beharreko taburik ere. Giza enpatiaren eragile indartsuenetako bat den antropomorfismoaren bultzadaz baliatzen da, animaliak eta haiei eragiten dieten arazoak benetan ulertzeko, gizakiok planeta bereko biztanle gisa identifikatzen baikara haiekin.
2015etik Paul eta Tom Sullam bere kideak sortutako The Comedy Wildlife Photography Awards argazki lehiaketako irudiak gure enpatia sentimenduan sartzen dira, gizakiak eta animaliak benetan zein antzekoak garen erakusten baitute. Erakusketa honetan gure ikusleek naturaz dugun gozamena partekatzea eta haien balioa aitortzeko denbora hartzea nahi dugu.
https://www.comedywildlifephoto.com/