Cristina Enea. Parke bat hirian
#Cristina Enea

2021eko ekainak 25 - 2021eko irailak 19

Kaixo, uzten badidazue, nire historia kontatu nahi dizuet. Espainiako erregina izan zen Maria Cristinarekin nahastu ohi nauten arren, ni beste Cristina bat naiz, Donostiako Cristina Enea parkeari izena ematen diona , alegia...

1926ko ekainaren 2an, Mandasko dukeen finka zaharreko ateak lehen aldiz ireki zitzaizkien herritarrei, beren bide xarmangarriez, zelaiez, zuhaiztiez... goza zezaten. Horrela, finka pribatu bat parke publiko bihurtu zen.

Fermin Lasala y Collado donostiar ezaguna zen -eta da-, baina Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos emazteari buruz ezer gutxi dakigu. Eta, hala ere, bera izan zen bikoteari noblezia titulua eman ziona, bere Donostiako lorategiez denbora gehien gozatu zuena, bere egunak, hainbeste maite zituen baso eta landazabalez inguratutako jauregi horretan amaitu zituena.

Cristina Eneako parkeak Mandasko dukesaren izena hartzen du, eta bera da, Cristina, lehen pertsonan, nor izan zen, nola bizi izan zen eta munduko leku honek berarentzat zer suposatu zuen kontatzen diguna.

Prentsa-dossierra
"Mandasko dukesaren bizitza (laburtua)", Carlos Rilova Jericó historialarianena
Garaiko testuingurua, Carlos Rilova Jericó historialariarekin

Erronka garbia ziurtagiria
Descarga