Herbaria (Toya Legido)

2021eko martxoak 25 – 2021eko ekainak 13

Herbaria Toya Legidoren argazkien erakusketa bat da, gizakiaren eta bere ingurunearen arteko harreman zuzenari buruz hausnartzen duena, landaretza artearen funtsezko eduki gisa planteatuz.

Artistak irudizko herbarioa aurkezten du, hosto, lore eta adarretatik abiatuta artearen eta zientziaren arteko muga lausotzen duen errealitate berri bat eraikiz.

Erakusketa honetan artistak naturaren irudikapenen mendebaldeko eta ekialdeko filosofia aztertzen du, non ikusmolde humanistak konkistatu, katalogatu eta eraldatu egiten duen; eta naturalistak behatu, bizi eta gurtu egiten du.

Erakusketan aurkezten dituen lehen lanetan, hala nola Las Naturalezas Desordenadas, Las flores de otro mundo edo El origen del mundo, ezer ez da dirudiena. XVI. eta XVII. mendeetako Bitxikerien Kabineteetan inspiratuz, naturalia eta artifizialiaren artean mugitzen den landa koaderno bat aurkezten du, publikoa bere subkontzientearekin aurrez aurre jarriz eta ikusten duenaren eta irudikatzen duenaren artean zalantzaraziz.

Beste lan batzuetan, hala nola El alma de las hojas, Las sombras chinas edo El dibujo del natural lanetan, irudikapen-prozesua erabiltzen du ezagutza-tresna gisa; landare-edertasuna gaindiezina dela sinetsita, modu delikatu eta sotilean erakusten da.

Ehun irudik baino gehiagok osatzen dute erakusketa hau, argazkigintzak sormen tresna eta fantasia zientifikoen eraikitzaile gisa dituen aukerak azalduz, baina, batez ere, naturaren inpresioen finkatzaile gisa erakusten digu.

Herbaria bisitatzean zerbait argi geratzen bazaigu, zera da, bertatik irtetean, inguruko landaretzak material artistiko gisa dituen aukera amaigabeak begi berriekin ikusten hasiko garela. Erakusketa honek bio-inspiratzen gaitu, benetan artea zer den birpentsaraziz.

 

Herbaria
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38
Herbaria - 38

Zatoz erakusketara garraio publikoan edo bizikletan. Ingurumen-irizpideen arabera ekoiztutako erakusketa.

#Erronka garbia
Prentsa-dossierra
Erronka Garbia ziurtagiria
Descarga