Irailak 26 - abenduak 15
Erakusketa honetako izenburuak mundu "urperatua" (submerso portugesez) aipatzen du, funtsezkoa baina ikusezina, bai elikatze-katean, bai artistaren eta ikuslearen sorkuntza-prozesuan. Vanessa Barragão portugaldarraren lanak, forma organiko eta fantastikoekin, ozeanoen sakoneko izakiak gogorarazten ditu, mundu naturalaren interpretazio abstraktua hautatuz. Bere piezak, ehunezkoak eta metalezkoak, objektu beregainak dira, baina instalazio handiago batean sar daitezke, gure ekosistemaren interkonexioa islatuz. "Murgildua" alderdia (imerso portuguesez), bestalde, itsaspeko munduari eta sormen-prozesuari buruzkoa da, zorrotza eta gogoetatsua baita, eta praktika eta pazientzia behar baititu. Vanessaren lan guztien emaitza uretako mikrokosmos bat da, bisitaria harridurazko eta intrigazko unibertso batera eramaten duena.