2022ko apirilak 4 – maiatzak 29
HidroLogikak 2022ko erakusketa bat
Gizakiak bere inguruan dituen elementuen irudikapena nola egin den aztertzeko proposamena da erakusketa hau. Hiru dimentsioko osagaiak (mendiak, urak, kotak, zuhaitzak, etab.) euskarri bidimentsionaletan islatzeko modu desberdinak izan dira historian zehar. Era berean, Urumea ibaiaren inguruan egon diren eta oraindik ere badiren elementuak islatzeko modu desberdinak egon dira; izan ere, gure hiria leku estrategikoa izanik, dena erregistratuta izateko beharra egon da. Baina sistema guztiak fidagarriak izan al dira beti? Nola eraman 3Dtik 2Dra? Egunez egun aldatzen diren gauzak, nola islatzen dira euskarri finko batean?, eta denboraren dimentsioa ere kontuan hartzen badugu?
Ziurra dena da, balioesten dena bakarrik gordetzen dela, ezagutzen dena bakarrik balioesten dela, eta hori ezagutzeko, erregistratu egin behar dela.