Balegur
#Balegur

2021eko abenduak 18 - 2022ko urtarrilak 9

Balegur erakusketa 2012an hasitako proiektu baten ondorioa da, Joseba Mercaderren bizitzako bizipen eta kasualitaten bateratzeen ondorio.

Mundu mailan zein EuskalHerrian, itsas kutsadurarekiko geroz eta sentsibilitate handiagoa dagoen testuinguru honetan, balea erraldoi bat agertu zen Kontxako hondartzan. Balea hark mezu bat zekarrela zirudien. Orduztik, Joseba Mercaderrek balearen sinboloa baliatu du bere espresio artistikoaren bilaketan, eta baita desagertutako euskal balearen omenez ere.

Proiektu honen izena, Balegur, euskarazko bi hitzen elkarketatik sortzen da: bale eta egur; artelanak bi kontzeptu hauen uztarketatik sortzen dira. Josebak egurraren bolumen eta formekin jolasten du, intuizioari jarraiki. Itsasoan noraezean ibili ondoren, gure kostetara iristen diren egurren historia ezagutzen ez duen arren, Josebak bere irudimena baliatuta, imaginatu egiten du. Artistak zuen eskuekin obra hauek sentitzera gonbidatzen zaituzte: euren formak sentitzera, beren baitan duten maitasuna eta mina laztantzera.

Irudi-galeria
Balegur
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91
Balegur - 91