Artistas en su papel
#Artistas en su papel

Abuztuak 18 - abuztuak 27

“Artistas en su papel” zazpi emakume sortzailek osatzen duten taldea da. Bere planteamendu personal eta ezberdinetatik abiatuta, papera eta bereziki Artista Liburuaren inguruan sortzen den obrarekiko interesa partekatzen dute.

2017an taldea sortu zenetik ezagutzak trukatu eta elkarren artean etengabe ikastea izan dira beraien helburuetako batzuk. Tartean erakusketa, topaketa eta Artista Liburua ezagutzera emateko hainbat jardueratan parte hartu dutelarik.

"Artistas en su papel" taldeak egun hauetan Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean eskaintzen duen artista-liburuen erakusketak 50 bat artista-liburu biltzen ditu. Artelan hauek duela gutxi Egiako 20 erakusleihotan ikusgai egon dira auzo-ibilbide bat osatuz. Ekintza berritzaile eta aberasgarria izan da guztiontzat, artea merkatarien eta, oro har, publikoaren eguneroko jarduerara hurbiltzea ahalbidetu baitu.

Artista Liburua, artelan bat da, bere osotasunean. Diseinuak berak, edukiek, erabilitako materialek eta horiek batzeko edo manipulatzeko moduek, aukera eta teknika aplikazio ugari eskaintzen du; sormen mugarik gabe.

Liburu tradizionala, horrela, genero artistiko mota berri batean bihurtzen da, diziplina ugarirekin loturak mantentzeko gai dena. Arte Plastikoetatik poesiara edo liburu tradizionalen ofizioetatik hasita, abangoardia edo esperimentalen ikuspegietara iritsi arte. Horrek, Arte Garaikidean, gero eta protagonismo handiagoa hartzera eramaten du.

Irudi-galeria
Artistas en su papel
Artistas en su papel - 99
Artistas en su papel - 99
Artistas en su papel - 99
Artistas en su papel - 99
Artistas en su papel - 99
Artistas en su papel - 99