2021eko irailak 30 - 2021eko abenduak 19
Ordena hegemonikoari buruzko ideiak eta jarrera kritikoak edo antagonikoak modu bisualean erakusteko beharrak adierazpen-modu ugari sortu ditu, bai eta adierazpen grafikoetan islatutako sormen-ondare handia ere.
Cristina Enea Fundazioak, Glasgown 2021ean egingo den Klimaren Goi Bileraren barruan, "Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala" erakusketa aurkezten du. Bertan, egin diren Klimaren Gailur desberdinetan gizarte-mugimenduek sortutako ekoizpen grafikoa eta honen bilakaera erakusten da.
Helburua klimaren arazoari aurre egiteko orduan mugimendu sozialaren garrantzia eta gizarte zibilaren eginkizuna erakustea, klimaren aldeko gizarte-mugimendua suspertzea eta atzeraelikatzea, eta gizarte-mugimenduetan eta gizarte-mugimenduentzat, Klimaren Goi Bileretako gaiei heltzeko ikuspegi, tresna eta moduetan gogoeta eta elkarrizketa bultzatzea da.