Aurkezpena

Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera, ekitaldi jasangarri bat da diseinatu, antolatu eta gauzatu dena ingurumenaren gaineko balizko eragin negatiboak minimizatuz eta erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat ondare positiboa utziz.

Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, Cristina Enea Fundazioak bat egin du Ihobe sozietate publikoak garatu duen Erronka Garbia metodologiarekin. Prozedura horrek aukera ematen du ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko.

Metodologia hori aplikatzearen eta Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriarekin aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratutako pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldi jendetsuen garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko beharraz.

Metodologia hori lehen aldiz garatu da kultur etxe bateko erakusketa-programa batean. Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroaren urtebeteko programazioa hartu da proiektu hau garatzeko, eta adierazpen hau denbora horretan egindako lan guztiaren emaitza da.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko Ihobek emandako ziurtagiria da Erronka Garbia. Ziurtagiri horrek ingurumenaren gaineko balizko eragin negatiboak gutxitzeko diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu.

Ekitaldien ingurumen-jasangarritasunari buruzko Erronka Garbia ziurtagiria ekitaldiaren diseinuarekin eta plangintzarekin lotutako erabakietarako orientabide gisa kontuan hartu behar diren funtsezko printzipio batzuetan oinarritzen da, bai eta antolaketan eta bizi-zikloaren gainerako etapetan ere. Cristina Enea Fundazioak beretzat hartu nahi izan ditu Ingurumen Baliabideen Zentroan garatzen diren erakusketa-proiektuen lan-prozesuan.

Jarraian aipatzen diren sei jarduera-ardatzak aurreikusten ditu Erronka Garbiak, sentsibilizazioa horien guztien zeharkako ardatz gisa.