2026/11/13
FruitOndoan ekimenak bere ekintza-eskaintza zabaldu eta lehenengo aldiz saio kultural bat eskainiko du datorren azaroaren 19an, osteguna, Katxola baserrian: John Berger idazlearen 'Puerca tierra' liburuko ipuin baten irakurketa partekatua. 1979an argitaratu zuen Bergerrek liburua, "De sus fatigas" trilogiaren lehen liburukia izan zena, eta bertan, hainbeste jende bere herriak uztera eta garai hartan azkar hazten ari ziren hirien periferietara mugitzera eraman zuen landa-exodoaz mintzo da.