Bidaia 'hazizale' baten kronika

2016aren hasiera aldera, Kelok erabaki bat hartu zuen, duela hainbat urtetatik ezagutzen dugunok harrituta utzi gintuena: hamabost urtean baratzea lantzen  jardun ostean, iragarri zigun Uztaro Kooperatiba utzi eta hazi ekologikoak ekoizteko eta merkaturatzeko proiektu berri bati ekingo ziola.

Erabaki ausarta eta arriskutsua zen, kontuan hartzen badugu Uztaro Gipuzkoako nekazaritzaren eta ekologiaren esparruko esperientzia fi nkatuenetako bat zela. Hain zuzen ere, frutak eta barazkiak ekoitzi eta kontsumitzeko proiektu integral bat zen, zeinetan kontsumitzaileek –bazkideek– zeregin garrantzitsua betetzen  baitzuten bai kooperatiba kudeatzen, bai beste lan batzuk egiten (igandero barazkiak bildu, auzo-lanak egin, inbertsio berriei aurre egiteko funtsak biltzeko ekitaldi eta kanpainak antolatu, eta beste). Uztaro, hala, ezinbesteko erreferentzia bilakatua zen nekazaritza- eta ekologia-proiektu berriei ekiten zieten guztientzat. Kelok berak ere eman zizkien uztak antolatzeari buruzko zenbait ikastaro Basherri sareko ekoizleei (Biolurrek eta Gipuzkoako EHNEk sustatzen dute sare hori). Uztaron, gainera, hainbesteko eskarmenturik ez zuten nekazarien zalantza teknikoei erantzun ohi zieten telefonoz.

Eskuratu dokumentu osoa ondorengo loturatik.