2018/12/13 08:00o.
Duela bi mende hirigintza-diziplina sortu zenetik, hirigintzako teoria eta praktikaren parte izan da landaren eta hiriaren arteko dikotomia; hiriak altxatzen direnetik, harreman gaztakatsu eta, aldi berean, bientzat beharrezkoa islatzen duena. Dena den, mundu osoko hirigune eta periferia anitzetan gauzatzen diren laborantzen existentziak muga kontzeptual horiek lausotzen dituen errealitate konplexuagoa azaleratzen du. Gainera, krisi “orokorreko” garaian, bestelako bideak eskaintzen dizkigu jasangarritasun integralaren ikuspuntutik emandako perspektiba berriak gero eta beharrezkoagoa den elkarretaratzea errazteko landaren eta hiriaren artean, lur eta baliabide eskasiko eszenatoki batean, elikadura-krisi, bioaniztasun-galera eta energiaren gareztitzekoan.
Testuinguru honetan are nabarmenagoa da lurra baliabide natural mugatua dela, behin suntsituta berreskuratzen zaila den ondarea, hiri-modelo hedakorrek eta hauei loturiko hainbat azpiegiturak okupatu eta suntsitu dutena. Horrela, nekazaritza-esperientziak topatzen ditugu hiri-periferietako zonaldeetan, kontsolidatzeko borrokan ari direnak lurrari, inguruneari eta gizarteari dagokienez ezegonkortu dituen hirigintza-presioaren aurrean. Era berean, hiri-nekazaritzako ekimenak sortzen ari dira; adibidez, andeaturiko edo erabilpenik gabeko tokiak berreskuratzen dituzten komunitate-baratzeak, sarri bizilagunen ekimenak, gizarte-kolektiboenak edo, zenbaitetan, toki-administrazioenak, aisialdi-ortuen edo helburu hezitzaileko bultzadarekin.
Nekazal-erabilerak azpiegitura eta ekipamendu handien subsidiario izatea eragin du azken 30 edo 40 urteetan sustatu den lurralde-ereduak. Hiriko, urbanizagarri eta urbanizaezinean sailkatzen du hirigintza-araudiak lurra. Lurzoru urbanizagarria ez ohi da egon hiri-bilbean osatuta, baina, aldez aurretiko transformazio urbanistikoaren medioz, erabilera urbanistikoetarako euskarri gisa balio izateko egokitzat hartuz dator, eta lurzoru horietako asko orain “geldirik” dago azken azken hamarkadako krisi ekonomikoaren ondorioz. Lur erreserbari lehentasuna ematea izan da planteamendu tradizionala, hiri-garapenerako, bide-lan, azpiegitura handi eta zerbitzuetarako beste erabilpen batzuen aurrean. Lurraren funtzioaniztasunak ez banantzea eta lurrari eman ahal zaizkion erabilera ezberdinak areagotzea eskatzen du, eta hauen artean, jakien produkziorako erabilgarritasunak dakarren balioa.
Lurraldearen egokitze metabolikoaren gaitasun –eta behar– honi buruzko hausnarketari ekarpena egitearren, Iraunkortasunaren Behatokian interesgarria iruditu zaigu argitaratzea Cristina Enea Fundazioak “Nekazaritza-esperientziak herrigune eta periferiako zonaldeetan” izenburupean antolaturiko jardunaldietan Carlos Verdaguer arkitekto hirigileak emandako hitzaldia.
Dokumentua eskuragarri dago hemen euskaraz, eta hemen gazteleraz.