2017/02/16 12:00o.

Haziak ugaltzeko tailerra giro atseginean

Haziak ugaltzeko tailerra
2017ko otsailak 15, Cristina Enea

Iragan otsailaren 15ean Hazieraren jarduerei ekin genien, haziak ugaltzeko tailer batekin. Ohikoa izaten den bezala, oraindik hazien artxiboa ezagutzen ez zuten hainbat lagun gerturatu ziren, baina baita egitasmoan lehenagotik parte hartu izan duten zenbait ere. Giro atseginmean esperientziak, zalantzak eta aholkuak partekatu genituen, betiere haziak ugaltzeko gaiekin lotuta, aurtengo baratzea prestatzen hasteko garaia baita.