2018-11-19 (10:00h. - 14:00h.)

Agroekologian hezitzen: zailtasunak eta indarguneak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Geroz eta ugariagoak dira agrorkologia hezkuntzan lantzeko proiektuak. Esperientzia eta ezagutzarekin batera, zalantzak eta galderak ere handituz doaz eta zaila izaten da hausnarketak partekatzeko guneak aurkitzea. Agroekologia  ezkuntzarekin erlazionaturiko pertsona eta eragile guztiei zuzenduriko jardunaldi hontan, arlo desberdinak landuko ditugu, irakasleen formakuntzaren inguruan aurkitzen ditugun zailtasun eta indarguneen inguruan esperientziak konpartitzeko.

Horretarako, gai hauen inguruan lanean ari diren esperientzia desberdinak ezagutuko ditugu: eskolak, irakaslegoarentzat formakuntza eskaintzen duten ekimenak, proiektu agroekologikoen artean koordinazioa eskaintzen duten eragileak etab. Horretaz gain, Madrilgo Germinando kooperatibako kideak izango ditugu gurekin, hausnarketarako guneak sortu eta agroekologia hezkuntzan duten esperientzia partekatzeko. 

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Beharrezkoa da izena ematea hemen.

Eskuratu egitaraua hemen.