Udako oporrak zoragarriak dira aire librean disfrutatzeko. Ulia mendiak aukera paregabea ematen digu horretarako, zuhaitz arteko freskuraz gozatu eta bertako bitxikeriak ezagutuz. Mila plan egin ditzakegu bertan eta uztaileko larunbatetan saio bereziak eskainiko ditugu interpretazio zentroan naturak eskaintzen digunaren osagarri bezala. Zatoz gurekin uda ospatzera!
• Lurra ura eta airea: Ulia lurrak, urak eta aireak bat egiten duten txoko berezia da. Leku aproposa elementu hauek ikertzeko, eta beren propietateak aztertuz jolas eta esperimentu dibertigarriak egiteko. Gainera, airearekin jolasean jarraitzeko proposamen polit bat eramango dugu etxera.