Josi eta loratu
2025/07/19 (11:30) Ikastaroak eta taillerrak

Josi eta loratu

Uliako Interpretazio Zentroa

Udako oporrak zoragarriak dira aire librean disfrutatzeko.  Ulia mendiak aukera paregabea ematen digu horretarako, zuhaitz arteko freskuraz gozatu eta bertako bitxikeriak ezagutuz. Mila plan egin ditzakegu bertan eta uztaileko larunbatetan saio bereziak eskainiko ditugu interpretazio zentroan naturak eskaintzen digunaren osagarri bezala. Zatoz gurekin uda ospatzera!  

    • Josi eta loratu: Haurrentzako tailer honek  oihalezko loreak eskuz jostearen artea deskubritzera eta papera lore apaingarri bihurtzera gonbidatzen ditu txikienak, sormena erabiliz eta materialen berrerabilpenaren bitartez ingurumenarekiko ardura sustatuz. Zatoz Uliara zure eskuekin loratzera eta planeta zaintzera! 

Informazio gehigarria

Lekua: Uliako Interpretazioa Zentroa

+5 urte

Izen-emateak hemen.

Prezioa: 2 €-ko fidantza (info +).