Naturaren hotsak
2025/07/05 (11:30) (Euskera) Ikastaroak eta taillerrak

Naturaren hotsak

Uliako Interpretazio Zentroa

Udako oporrak zoragarriak dira aire librean disfrutatzeko.  Ulia mendiak aukera paregabea ematen digu horretarako, zuhaitz arteko freskuraz gozatu eta bertako bitxikeriak ezagutuz. Mila plan egin ditzakegu bertan eta uztaileko larunbatetan saio bereziak eskainiko ditugu interpretazio zentroan naturak eskaintzen digunaren osagarri bezala. Zatoz gurekin uda ospatzera!

NATURAREN HOTSAK: Musika tresnen erakustaldia eta tailerra

Udari ongietorria emateko ez zaigu kontzertu bat baino ideia hobeagorik bururatzen! Baina ez da izango edozein moduko kontzertua. Munduan naturaren hotsekin eta elementuekin bat egiten duten musika instrumentu ugari daude: Didgeridoo-a, burrunbaria edo itsas danborra bezalako musika tresnak, haizea, trumoiak eta animalien hotsen oihartzuna ekartzen digute.

Saio honetan instrumentu hauen erakustaldi bat izango dugu eta nola jotzen diren ezagutuko dugu. Ondoren, parteartzaileek hauek jotzeko aukera izango dute eta azkenik etxera eramateko musika tresnak sortuko ditugu material birziklatua erabiliz.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

+5 urte

Izen-emateak hemen.

Prezioa: 2 €-ko fidantza (info +).

Beste aktibitateak
2025-09-13

Baso bainua Ulian

2025-09-13

Lurra, ura eta airea

Zerrendara itzuli