[IPUIN-KONTALARIA]: Cristina Enean ipuinetan murgilduta
2025/01/26 (11:30) (Euskera) Eventos

[IPUIN-KONTALARIA]: Cristina Enean ipuinetan murgilduta

Haurrak Ingurumen Baliabideen Etxea

Aurten Ingurumen Hezkuntzaren egunarekin egingo dugu bat lehenengo aldiz. Urte osoan zehar ingurumenarekin loturiko gaiak ikuspegi desberdinetatik lantzeko hamaika ekimen antolatzen ditugu baina egun honetan ingurumen hezkuntzan baliagarriak izan daitezken metodologia eta formatu desberdinak plazaratzeko tartea hartu nahi dugu. Oraingoan, eta etxeko txikienetatik hasita, ipuinaren garrantzia azpimarratu nahi dugu gure inguruan natura osatzen duten elementu desberdinen artean gertatzen diren harremanenganako interesa piztu eta parte hartzerako grina sustatzeko lehenengo helduleku bezala. Zatozte Cristina Eneara ipuinen magiaz gozatzera!

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea