Cristina Enea Fundazioa
Europako paisaia bereziak, giza garapenaren, klima-aldaketaren eta kutsaduraren ondorioz arriskuan daudenak Cristina Enea Fundazioa 2026/11/26

Europako paisaia bereziak, giza garapenaren, klima-aldaketaren eta kutsaduraren ondorioz arriskuan daudenak

Nekazaritzako lurretatik hasi eta baso, sastraka eta ur-ibilguetaraino, Europako Ingurumen Agentziak (AEMA) argitaratutako bideo berri batek Europako paisaien aniztasun berezia eta aurre egin beharreko erronkak nabarmentzen ditu. Copernicusen Lurreko Zaintza Zerbitzuaren datuetatik abiatuta, bideoak azpimarratzen du Europak lan gehiago egin dezakeela natura osasuntsua eta erresilientea ziurtatzeko, eta horrek nabarmen lagun dezakeela klima-aldaketaren inpaktuak murrizten. Jatorrizko berria: www.eea.europa.eu.
2026/11/25

Cristina Enea Fundazioan “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkoa hautatzeko prozesuan hautagaiek 1 fasean lortutako behin betiko puntuazioaren argitalpena

CRISTINA ENEA Fundazioan “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkoa hautatzeko prozesuan derrigorrezkoak eta baztertzaileak diren 1. Faseko proben (ezagutza eta gaitasuna aztertzeko proba aptitudinak eta psikoteknikoak) erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta hauen azterketa egin ondoren, hautagaiek lortutako behin betiko emaitzak argitaratzea xedatu da 2026ko azaroaren 25an.

Berrien zerrenda ikusi

Erakusketak Cristina Enea Fundazioa
Erakusketak

Kontsultatu edo bisitatu modu birtualean Cristina Eneako erakusketak. Erakusketaren bat proposatu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu horretarako inprimakia.

Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025 Cristina Enea Fundazioa
Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025

Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Iraunkortasunaren eta Klimaren Urteko Txostena argitaratu du, 2025. urteari dagokiona. Bertan, Donostiako hiri-metabolismoa zehatz-mehatz aztertzen da, iraunkortasunari dagokionez.

Solas Enea Cristina Enea Fundazioa
Solas Enea

Hainbat pertsonarekin ingurumen eta jasangarritasun gaiei buruz modu lasaian hitz egiteko topagunea, euskarri ezberdinetan: solasaldiak, elkarrizketak eta podkastak.