Gizarte eta ingurumen arloko erronkak gero eta konplexuagoak eta premiazkoagoak diren mundu honetan, Ingurumen Hezkuntza egokitu behar delakoan gaude. Ingurumen Hezkuntzako Eskolaren laugarren edizioa uztailaren 3an eta 4an izango da, eta ingurumen-hezkuntzako profesionalentzat esperientzia eraldatzailea izatea du helburu.
Aurten, ohiko saioetatik aldenduko gara eta emaitza esanguratsuak zein erabilgarriak ontzen dituen sormen-laborategia eskainiko dugu. Ingurumen-hezkuntza egiteko modu berriak probatu nahi ditugu, egiten den lan ugari eta onetik abiatuta, egungo egoerak eskatzen duen gizarte-eraldaketari laguntzeko modu berriak aztertzen dituen proposamena plazaratuz. Gizarte- eta ingurumen-testuinguru aldakorra bizi dugu, eta Ingurumen Hezkuntzak erantzunak eman behar dizkie sortzen diren eta interpelatzen gaituzten erronka berriei. Ingurumen Hezkuntzak lekua irabazi behar du gizartean eta ekonomian, ingurumenetik askoz harago joanda.
Imajinatu esploratzaile talde bateko kide zarela, eta lurralde ezezagunetan zabiltzala ingurumen-erronketarako irtenbide berritzaileen bila. Mapez eta esplorazio-tresnez hornituta, misio bakoitzak ingurumen-hezkuntzari ekiteko modu berriak aurkitzera eramango zaitu. Ikastaroan zehar, zure sormena eta lankidetza-gaitasuna frogatuko dituzten erronkei aurre egingo diezu, jasangarritasuna eta zirkulartasuna bezalako kontzeptuak egokituz eta birdefinituz.
Hala, galdera hauek egin nahi dizkiogu gure buruari: Honela egiten saiatzen bagara? Zergatik ez dugu hau probatuko...? Arrakasta izango luke horrek ingurumen-hezkuntzako jarduera batean? Edo jasangarritasunaren nahiz zirkulartasunaren kontzeptuak egokituz eta birdefinituz. Besterik gabe, gauzak ikasten diren ikastaro baten ordez, saioan parte hartzen duten pertsonak egungo ingurumen-erronkei hezkuntza-irtenbide berritzaileak emateko sormen- eta lankidetza-ariketa batean murgil daitezen nahi dugu.
Elkarlanean jorratzeko ideien laborategi batean murgilduko gara, eta erronketan oinarritutako ikaskuntza izango da ardatz nagusia. Erronka zehatzei aurre egiteko diseinatutako dinamikak erabiliz, kontzeptuak eraldatuko ditugu eta egungo ingurumen-erronketarako irtenbide berritzaileak diseinatuko ditugu. Bat egin esperientzia berezi eta iraultzaile honekin
Informazio guztia eta izen-emateak hemen.