Gaur ostirala, ekainak 27, Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen aire zabaleko zine zikloaren lehenengo saioa izango da. Hamabigarren edizio honetan, zikloaren gaiak naturaren lau elementuak izango dira: ura, airea, sua eta lurra. Proiekzioa Cristina Enea parkean izango da, 22:30ean.
Sinopsia: Sidneyn bizi diren kabareteko hiru artista kontratatzen dituzte Australiako basamortu gorriaren erdian, lau astez Alice Springseko hotel batean aritzeko. Abentura handi bat dute zain, baina gauza bat da herrialdea autobusez zeharkatzea, arazo guztiak atzean utzita, eta beste bat helmugara onik iristea. Batez ere Felicia eta Mitzi drag-erreginak badira, eta Bernardette transexuala. Horrela, bi asteko bidaia bati hasiera emango diote, musika ozenki eta autobusa janzkera deigarri eta plataformako zapatez beteta.
Hurrengo emanaldiak ondorengoak izango dira:
- Uztailak 4, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara): Nómadas del viento
- Uztailak 11, ostirala, 22:30ean, Arriaga (Altza): La vida de Pi
- Uztailak 18, ostirala, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta): Akira