Gaur ostirala, uztailak 4, Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen aire zabaleko zine zikloaren bigarren saioa izango da. Hamabigarren edizio honetan, zikloaren gaiak naturaren lau elementuak izango dira: ura, airea, sua eta lurra. Proiekzioa Amarako Araba parkean izango da, 22:30ean.
Sinopsia: Hegaztien migrazioari buruzko asmo handiko dokumentala, 40 herrialde baino gehiago zeharkatzen dituen bidaia bat. 4 urteko lanak eta 140 pertsona baino gehiagok ikerketa berezi bat sortzen lagundu zuten, ez bakarrik hegazti migratzaileen eta haien migrazio-patroien inguruan, baita bizi garen planeta eklektiko, ikusgarri eta harrigarriaren inguruan ere. Dokumental onenaren Oscar sarirako izendatuta egon zen.
Hurrengo emanaldiak ondorengoak izango dira:
- Uztailak 11, ostirala, 22:30ean, Arriaga (Altza): La vida de Pi
- Uztailak 18, ostirala, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta): Akira