Berriak

2025/7/11

BERTAN BEHERA eguraldi aurreikuspen kaxkarragatik - Aire zabaleko udako ingurumen-zine zikloaren hirugarren emanaldia: La vida de Pi

Gaur ostirala, uztailak 11, Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen aire zabaleko zine zikloaren hirugarren saioa izango da. Hamabigarren edizio honetan, zikloaren gaiak naturaren lau elementuak izango dira: ura, airea, sua eta lurra. Proiekzioa Altzako Arriaga parkean izango da, 22:30ean.


Sinopsia: Ozeano Barean ontzi bat hondoratu ostean, Indiatik Kanadara zihoan zoo bateko zaindariaren 16 urteko semea den Pi indiar gazteak (Suraj Sharma) erreskate txalupatxo bat topatu eta bertan biziraun duen izaki bakarra topatu du, bengalako tigrea. Biek batera, ezusteko abentura eta harreman harrigarri bati ekingo diote.

Hurrengo emanaldia, azkena, ondorengoa izango da:

  • Uztailak 18, ostirala, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta): Akira