Berriak

2025/7/18

BERTAN BEHERA - Aire zabaleko udako ingurumen-zine zikloaren laugarren eta azken emanaldia: Akira

Gaur ostirala, uztailak 18, Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen aire zabaleko zine zikloaren laugarren eta azken saioa izango da. Hamabigarren edizio honetan, zikloaren gaiak naturaren lau elementuak izango dira: ura, airea, sua eta lurra. Proiekzioa Bidebietako Salvador Allende parkean izango da, 22:30ean.


Sinopsia: 2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde ba, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabil: botere psikiko horri “erabateko boterea” deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.