Kontsumo Arduratsuaren Eguna
2026/03/15 Eventos

Kontsumo Arduratsuaren Eguna

Ingurumen Baliabideen Etxea

Martxoaren 15a egun garrantzitsua da ingurumen-egutegiaren barruan, gizakion gehiegizko kontsumoa eta, beraz, aztarna ekologikoa eta hondakinen sorrera murrizteko hausnarketa bidean jarri eta ekintzara pasatzeko aitzakia ematen baitigu. Badira urteak Cristina Enea Fundaziotik arreta jartzen diogula gai honi, SARETUZ ekin (Donostiako Kontsumo Eraldatzailearen Sarea) hainbat proiektutan parte hartzen dugularik. Aurten ere gogotsu helduko diogu erronkari. Egun hau hasiera puntua besterik ez da izango eta ekintzen informazio guztia www.saretuz.eus eta www.cristinaenea.eus webguneetan egongo da. Beraz, gorde data eta adi ibili!