[BETETA] Kabikutxak eraikitzeko tailerra
2026/03/01 (11:30) Ikastaroak eta taillerrak

[BETETA] Kabikutxak eraikitzeko tailerra

Uliako Interpretazio Zentroa

Gure inguruko hegaztiek gero eta zailagoa daukate habiak egiteko leku aproposak aurkitzeko. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin batera egoera hori irauli nahi dugu eta Uliako hegaztientzat  kabikutxa eroso, seguru eta iraunkorrak eraikitzeko tailerra antolatu dugu eta ondoren beharra dagoen lekuetan kokatuko ditugu. Anima zaitezte gurekin batera Uliako hegaztien alde keinu hau egitera!

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Beharrezkoa da aldez aurretik hemen izena ematea.