Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu bertako ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.