Berriak
Udazkena igandean hasiko da ofizialki, irailaren 23an, goizeko 3:54an eta Cristina Enea Fundazioak, udako jarduerei agur esanez, jada argitaratu du urtaro berri honetako jardueren agenda. Aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du, abenduaren 21ean amaituz, neguaren etorrerarekin.

Informazio gehiago

Azken urte hauetan ohikoa den legez, Ulia Interpretazio Zentroak aurtengo udan ere argazki-lehiaketa antolatu du, herritarrak hain ingurune berezi honetara gerturatzeko helburuarekin. Aurten, lehiaketaren seigarren edizio honetan, Ulia gertutik, oso gertutik begiratzeko gonbidapena egin nahi diziegu, mendian aurki ditzakegun "miniaturak" beha ditzazuen.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioarentzat bere hastapenetatik oinarrizkoa izan da ikastetxeetako publikoari eskainitako ingurumen kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, inguruarekiko modu arduratsuago eta kontsekuenteago batean jarduteko tresnaz hornitzeko belaunaldi gazteenak. Gaur aurkezten ditugu Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeko eta Ulia Interpretazio Zentroko 2018/2019 ikasturteko Hezkuntza Eskaintza berriak.

Informazio gehiago

Iragan uztailaren 28an sei urte bete ziren Ulia mendiko Interpretazio Zentroak publikoarentzat ateak ireki zituenez geroztik, Cristina Enea Fundazioaren kudeaketarenpean. Denbora honetan guztian milaka pertsona gerturatu dira Donostiako mendi ezagun honen fauna, flora, historia, geologia eta ibilbideak ezagutzeko asmoz.

Informazio gehiago

Datorren larunbatean, uztailak 21 (11:30ean Ulia Interpretazio Zentroan), Cristina Enea Fundazioak eta SEO/BirdLife elkarteak, Libera ekimenaren babesean, familientzako jarduera interesgarria antolatu hegaztien migrazioei buruz gehiago jakiteko eta Uliako Naturgunearen garrantzia azpimarratzen jarraitzeko, bertako fauna, eta kasu honetan bertako hegaztiak.

Informazio gehiago

Uztailaren amaieran sei urte beteko ditu irekita Ulia Interpretazio Zentroak, Cristina Enea Fundazioaren kudeaketarekin. Urte hauetan Zentroak mota guztietako bisitariak erakarri ditu, beren hiriko txoko natural, historiko eta kultural hau deskubritzen duten donostiarrak, bai eta ingurune pribilegiatu hau lehenengo aldiz bisitatzen duten bisitari kanpotarrak ere. Uliak beti gordetzen dio bisitariari ezusteko eder bat, dio Zentroak ateak ireki zituenetik bertako arduradun den Oihana Orkolagak. Berarekin mintzatu gara.

Informazio gehiago

Ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta mugikortasunarekin lotura estua daukaten jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa antolatu du Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetarako. Jarduerak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ez ezik, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan ere garatuko dira.

Informazio gehiago

Baso-eskolek 'aire zabaleko hezkuntza eredua' deituriko pedagogia sustatzen dute non haurrek naturarekin elkarreragiten duten, ikasgela basoa bera delarik. Bihotz Inguru elkartetik pedagogia hau eskaintzen dute Ulia Interpretazio Zentroan.

Informazio gehiago

Ulia mendiak habitat desberdin asko gordetzen ditu bere baitan eta beren garrantzia dela-eta, babestuta daude horietako batzuk. Larunbatean, maiatzaren 19an izango den ibilbide gidatu honetan Uliako baso, txilardi eta itsas labarrak eta beren babes neurriak ezagutuko ditugu Natura 2000 sarearen egunarekin bat eginez.

Informazio gehiago

Iñaki Mezkita Aranzadio Zientzia Elkarteko kide eta odonatoetan aditu da. Iragan martxoak 29tik intsektu horiei eskainitako erakusketako du ikusgai Ulia Interpretazio Zentroan eta maiatzean irteera bat gidatuko du animalia horiek eta beren bizilekuak hobeto ezagutzeko, leku askotan arriskuan baitaude.

Informazio gehiago