Berriak

2025/10/27 Ingurumen albisteak

Europak munduko plastikoaren %12 ekoitzi zuen 2024an, 2006an baino 10 puntu gutxiago

Europak munduko plastikoaren % 12 ekoitzi zuen 2024an, 2006an baino 10 puntu gutxiago. Hori da Plastics, the Fast Facts 2025 (1) txostenaren ondorioa. Plastics Europek joan den ostegunean argitaratu zuen txosten hori, eta Europako plastikoen industria "amildegiaren ertzean" dagoela ohartarazi zuen, "lehiakortasuna galtzeagatik".

"Plastiko fabrikatzaile europarrek energia kostu handiei, ingurumen zergei eta material plastikoak ekoizteko ezinbestekoak diren lehengaien prezio altuei aurre egin behar diete, sektorearen lehiakortasuna higatzen ari direlako eta aktiboen salmentak eta ekoizpen linea eta planten itxierak azkartzen ari direlako", salatu du erakundeak.


Informazio gehiago