Klima aldaketa, hau komeria. Erakusketa bat, bi esposizio
2019/02/14 <> 2019/05/05 Erakusketak

Klima aldaketa, hau komeria. Erakusketa bat, bi esposizio

Ingurumen Baliabideen Etxea

Nola ikusten du berotze globalak eragindako tenperaturen igoera Doaa Eladl biñetista egiptoarrak? Nola irudikatzen du Kap umorista grafikoak lehortearen arazoa txiste grafiko batean? Eta euskal marrazkilariek? Nola irudikatzen dute gaur egungo arazo larri hau?

Umore grafikoko erakusketa bikoitz honetan, Euskal Herriko eta mundu guztiko biñetistek osasunerako, ingurumenerako, nekazaritzarako, ekonomiarako... arazo larri honen ikuspegi partikularra irudikatzen dituzte.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea