Arrobitxulo

Parkerako sarbidea Herrera eta Intxaurrondo batzen dituen oinezko eta txirrinduentzako pasealekuan dago esklusiboki. Huntzez estalitako harri gorrixkako horma baten eta trenbidearen lubakiaren artean ahokatuta, aisialdirako espazio hori belardi handi baten moduan dago egituratuta. Bertan tamaina handiko zuhaitz isolatuak aurki daitezke, esate baterako, lizarrak edo itzal-platanondoak, espezie autoktonoen landatze berriekin batera, eta baita barietate apaingarri oso deigarriak, zume negartia edo astigar japoniarra kasu. Ekialdeak, auzotarrek barazki eta ortuariak landatzen dituzte lore taula apaingarri txikietan.

Eremu osoan  zona berdeen eta adin nagusikoentzako jarduera fisikoa egiteko eremuen, rokodromoaren, bolatoki tradizionalaren, piknik zonaren eta txirrinduentzako zirkuituaren  arteko uztarketa orekatua nabarmentzen da. Parkean haurrentzako jolas eremu berritzaile bat dago, esekitako pergola batek estalia, eguraldi txarreko egunetan  ere erabiltzeko aukera ematen duena.

Fitxa Arrobitxulo