Parke hau izen bereko muinoan dago kokatuta. Haren gailurra talaia paregabea da eta Igeldo, Ulia eta Urgull mendiak ikusteko aukera eskaintzen du, itsasoaren urdinean markoztatuta. Nahiko tamaina txikikoa bada ere, espazio horretan ekosistemei dagokienez dagoen dibertsitatea azpimarragarria da. Ekialdeko magalean haritz, gaztainondo eta hurritzez osatutako hostotsuen baso mistoa nabarmentzen da, zuhaixken oihanpe batek inguratuta, parkean bizi diren espeziei ezberdinentzat gerizpe dena. Kolore gorrixka berezi bateko labirinto bideetatik paseoan ibiltzeak planta handiko zuhaitzen segida behatzeko aukera ematen du. Zuhaitz horien artean espezie autoktonoak nahiz exotikoak daude. Azken horien adibide dira zedroak, itzal-platanondoak, pinuak edo mimosak.
Muinoa koroatuz Villa Puio izenarekin ezagutzen den eraikina dago, lekaimeen ordena bateko egoitza, antzina karlistadetan zehar altxaturiko gotorleku bat egondako lekuan paratua. Gotorleku hura, era berean, aurretiaz zegoen baserri bateko (hura ere Puio izenekoa) hormak egokituz eraiki zen.