Okendo plaza

Victoria Eugenia Antzokiaren eta Maria Cristina Hotelaren artean den lau angeluko tokia hartzen dute lorategi dotore hauek. Bi piezaz osatuta daude. Estetika  aldetik, ordea, bat bera dira. Okendo kalearen ondoan dagoena forma geometrikoko parterre bat da. Soropila beti ondo zaindua eta urteko garai bakoitzean halako  lore-multzo batez apainduta izaten da. Lau ertzetako bakoitzean palmondo kanariar lerden bat dago.

Urumea ibaitik gertuen den piezak, berriz, forma obalatua du, eta lore-konposizio asko izaten ditu, Antonio Okendo almirantearen monumentuaren bueltan. 1894an  inauguratu zen estatua, eta altxagarri garai baten gainean jarrita dago, almiranteak bere jaiotetxea ikusi ahal izateko: Manteo baserria, Grosekoa. Zokaloa armarriz  eta blasoiz apainduta dago, eta haren balentria militar batzuk irudikatzen dituzten behe-erliebeak ditu.

1902an inauguratu zituzten lorategien ondoko antzokia eta hotela. Hotelaren fatxadan bala zulo asko ikus daitezke, Gerra Zibilean militar matxinoak han gotortu zirenean egindakoak.

Fitxa Okendo