Eremu hau udal mintegia izan zen 2007 urtera arte. Bertan hiriko parke eta lorategiak hornitzeko landare eta zuhaitzak hazten ziren. Horrek horien banaketa bitxia azaltzen du zapalda eta negutegi zonekin.
Antzina Gipuzkoako plaza ixten zuen burdin hesi irmoak inguratuta, parkeak beherantz egiten du malda leun batetik, non landare mota ezberdinak txandakatzen diren. Zapaldetan tokiko zenbait elkartek barazki eta ortuariak hazten dituzte, eta eremu guztian barna sakabanatuta zuhaitz apaingarri ikusgarrien aniztasun zabala ikus daiteke. Bideek, alboetan lili koloretsuen lore-sailak hazten direlarik, urmaeleko uraren soinua bidelagun dela egiten dute aurrera, azkenik aire zabaleko jarduerak egiteko erabiltzen den zelai jendetsu batera iristeko.
Parkearen goialdean Buskando eta Sorobordako depositu zaharrak mantentzen dira oraindik, ingeniaritza hidraulikoaren egiazko bi harribitxi, Añarbeko urtegia eraiki zen arte hiria urez hornitu zutenak.