Miramar (+ ibilbidea)

Parke historiko hau goiko zonan dago estrategikoki kokatuta, Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean. Beraz, Donostiako badiaren gaineko behatoki  ikusgarria da. Old english estiloko jauregia landetxe eroso modura diseinatu zen udako egonaldietan zehar errege familiak bertan ostatu har zezan, eta 1893ko  udan inauguratu zen. Pierre Ducasse lorezain frantziarra izan zen haren inguruan lorategiak diseinatzeaz arduratu ena, aurrealdean leunki itsasorantz jaisten direnak paisaiari behatuz gelditzeko landazabal bikain bezain erakargarri batean.

Parkearen gainerako eremua zelaiez osatuta dago, zuhaitz lerrokadurez  inguratuta eta lore multzo ikusgarriz zipriztinduta, lurraren orografia aldakorrera egokitzen direnak. Eremu hori harrizko horma batek ixten du. Bertatik huntza  igotzen da nagi, txori zein tamaina txikiko hegaztiei aterpe eginez. Barrutirako sarbideak ere arranditsuak dira, burdina hesiz hornitutako atariekin eta guardia eta  atezaintzarako gorputzetara bideratutako eraikin zaharrekin.

Fitxa Miramar