Zubimusu

Ondarretako hondartzatik oso hurbil lekutzen den parke txiki hau Joaquin Montero arkitektoak diseinatu zuen, eta antzinako padurak zeuden kota berean kokatu zuen. Ingurune hurbiletik sartzeko galtzada-harrizko bi malda igaro behar dira, aldi berean, jatorrizko bere izaera naturala indartzen duen isolamendu hori  mantenduz. Urmael bat du, egun eguzkitsuetan anfibioen kantuz girotua, hormigoizko bi pantailekin eratzen den iturri batekin etenik gabe elikatzen dena. Haren  gainean, Paco Lopezek egindako bi neska-mutilen brontzezko irudi daude, uraren isuriari beha daudenak adi. Lorategi eremuetan, hiribidearen azpitiko pasabide  batek elkarlotuak, planta handiko arboladiak ikus daitezke, besteak beste, indi gaztainondoak, erramuak, haltzadiak, urkiak eta ezkiak gordez. Molorrika sailen  artean hegaztiak jostari ibiltzen dira, hiriaren zalapartarik urrun.

Partzela horretan El Leon izeneko garagardo fabrika ezaguna kokatu zen, eta haren aurretik,  Zubimusu baserria.

Fitxa Zubimusu