Serafin Baroja (+ ibilbidea)

Lugaritzeko muinoaren gainaldean lekututa, forma ia pentagonala duen parke historiko hau Apaiztegiaren eraikinaren atzean kokatzen da. Beraz, Kontxako badiaren gaineko talaia paregabea da.

Paraje horretan lasaitasuna jaun eta gabe da eta egune rokotasunaren joan-etorritik ihes egiteko gonbitea luzatzen du, ia hiritik atera beharrik gabe. Planta handiko arboladi bat gordetzen du. Bertan ageri dira lizarrak, indi gaztainondoak, astigarrak, zedroak, izeiak, sekuoiak eta  Himalaiako palmondoak. Horien azpitik osteratxoa egin daiteke ongi zaindutako bideei esker. Horien artean magnolio ikusgarri bat nabarmentzen da, Udal Plan Orokorrak babestua. Onibarra, eta iraganean bertan zegoen jauregia, Monteleon de Castilblancoko Dukesarenak ziren. Horrenbestez, parkea izen horrekin ere  ezagutzen da. Egun duen izendapenak, ordea, Pio eta Ricardo Barojari egiten dio omen, mehatzetako ingeniari izateaz gain idazle, poeta eta hain ezaguna den Donostiako Martxako hitzen sortzaile izan zena.

Fitxa Serafín Baroja