Muino baten (Damazelai) gailurra eta ipar magala nahiz hegoaldeko magala (Pagola) hartzen dituen espazio zabal bat da, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuak bereizita geratuz.
Damazelaiko zonak ia ez du biderik. Horrek aukera ematen du zelai bigunaren gainean oinez ibiltzeko zuhaitz autoktonoen landaketen artean (urkia, pagoa, haritz, erramua edo ametza kasu). Tontorretik Igeldo eta Orioren arteko kostaldeko mendikatearen ikuspegi ederra zabaltzen da. Haren oinetan, Igara eta Errotaburu auzoak hedatzen dira.
Pagolako eremua banku korrituz hornitutako plaza nagusi bat du eta zuhaitz espezie anitz ageri dituen zelai batean zehar sigi-saga igotzen den bide batek gurutzatzen du. Goialdean kirol pistak, pilotalekuak, rokodromo bat eta skatean aritzeko parke bat daude; behealdean, berriz, zurezko plataformak dituen aisiarako gune baten alboan, antzinako harizti natural bat aurki daiteke.