Espazio honek zirku formako ibar hondo bildu bat hartzen du, Amara kaletik abiatu eta Belokako pasealekura arte igotzen dena.
Galtzada-harrizko bide batetik patxaran zeharka daitekeen parke bat da, bihurgune leunak eginez jaisten dena, edo parkea josten duten eskailera tarteetatik behera eginez. Lur belartsuetan barreiatuta zuhaitz espezieen, autoktonoak eta apaingarriak, ugaritasun handia aurki daiteke, gerizpea eta freskotasuna ematen dutenak, besteak beste, urkiak, lizarrak, indi gaztainondoak, likidanbarrak, katalpak, itzal-platanondo, hosto gorriko pagoak, izeiak, sekuoiak, pauloniak edota zedroak.
Beheko partean, harrizko biribilgune batean inskribaturik, haritz itzel bat dago, eta haren parean, baterako enbor batetik adarkatzen diren palmondo bitxien lerrokadura bat. Parkean goiko zonatik altxatzen diren hiru makal eder gailentzen dira. Onibar horretan aurrez Altxuene izeneko baserri bat egon zen, nahiz eta lekua Basoerdi edo Basordi izenarekin ezagutzen zen.