Berriak
CRISTINA ENEA Fundazioko “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkoa hautatzeko prozesuan, parte hartzeko zuzendu daitezkeen akatsak konpontzeko eskabidearen edo/eta alegazioen epea amaituta, prozesu horretan onartu eta baztertu diren pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu da 2026ko urriaren 23an.

Informazio gehiago

Haziera hazien artxiboak Nafarroako iparraldeko lau ibarretan egindako tokiko arto barietateen prospekzio baten emaitzak ezagutzera emango ditu urriaren 29an, 18:00etan, Cristina Enean. Jon Harlouchet Ipar Euskal Herriko ekoizle ekologiko eta arto gorriaren berreskurapenaren bultzatzaileak ere parte hartuko du jardunaldian, eta Euskal Herrian hazien kontserbazioan eta arto ekologikoaren kontsumoaren sustapenean izandako esperientzia nabarmenetako bat zuzenean ezagutzeko aukera izango da.

Informazio gehiago

Udalsarea 2030ek 2026ko lehen seihilekoko jarduera ebaluatu du, bai sarearen beraren lana, bai udalerrietan egindako aurrerapenak aztertuz.. Jatorrizko albistea eta irudia: www.udalsarea2030.eus.

Informazio gehiago

Hildako umearekin kargatzen duen elefantearen irudi gogorra urteko naturako argazkirik onena izan da Wildlife Photographer of the Year lehiaketan, bere kategorian munduko ospetsuena. 121 herrialde eta lurraldetako 65.000 lan baino gehiagoren artean aukeratuak, aurtengo irabazleek mundu naturaleko istorio zirraragarriak eta babesteko premia islatzen dituzte. Jatorrizko albistea eta argazkia: www.rtve.es.

Informazio gehiago

WWFren Planeta Vivo 2026 txostenak erakusten du biodibertsitatearen galera suntsitzailea izan dela 52 urteko aldian: batez beste, monitorizatutako basa-bizitzako populazioen batez besteko tamaina % 73 murriztu da. Jatorrizko berria: www.worldwildlife.org.

Informazio gehiago

XX. mendearen amaieratik asko maiztu dira koralak zuritzen dituzten gertakariak, eta espezie kolonial horiek gero eta denbora gutxiago dute leheneratzeko. Itsasoa berotu izana da arrezifeak soiltzearen eragile nagusia. Jatorrizko albistea eta irudia: www.berria.eus.

Informazio gehiago

1811ra arte, holandarrak ez ziren asko arduratzen haien abizenez. Komunitate txikietan bizi ziren, eta "Piet okina" izenez ezagutzen ziren, esaterako. Baina, une batean Napoleon iritsi eta dena aldatu zuen, Herbehereetan zentsuen sorrera eta zergen bilketa errazteko arau administratibo bat ezarriz: familia bakoitzak abizen finko bat erregistratu behar zuen.

Informazio gehiago

Urriaren 16tik 25era Euskadin Klima eta Energiaren Astea, Asteklima, ospatuko da, Ihobek antolatuta. Aurten, Cristina Enea Fundazioak duela gutxi egindako bi azterlanetatik ateratako informazio interesgarria eskainiko die herritarrei: 'Donostiarrek klima-aldaketaren inguruan duten pertzepzio sozialaren inguruko ikerketa' eta 'Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena', biak fundazioaren webgunean eskuragarri.

Informazio gehiago

Bilbon, Madrilen eta Cáceresen aplikatutako metodologiak erakutsi du egoera sozioekonomikoak eta hiri-ehunaren ezaugarriek eragin handia dutela zaurgarritasunean. Tresnak zaurgarritasun-mapak sortzen ditu, beroaldiei aurre egiteko egokitzapen-neurriak lehentasunez non aplikatu erabakitzen laguntzeko. Jatorrizko albistea: www.ehu.eus.

Informazio gehiago

Biodiversidad Fundazioaren Pleamar programa ekonomia urdina, itsas ekosistemen kontserbazioa eta Espainiako arrantza eta akuikulturaren jasangarritasuna bultzatzeko ekimena da. Programari buruzko erakusketa bat Cristina Enean dago ikusgai datorren azaroaren 3ra arte. Asteburu honetan erakusketaren bisita bat eta familientzako tailer parte-hartzaile bat eskainiko dira (izen-emateak irekita).

Informazio gehiago