Berriak

2026/10/13

Pleamar programa: erakusketa eta tailerra Cristina Enean

Biodiversidad Fundazioaren Pleamar programa ekonomia urdina, itsas ekosistemen kontserbazioa eta Espainiako arrantza eta akuikulturaren jasangarritasuna bultzatzeko ekimena da. Programari buruzko erakusketa bat Cristina Enean dago ikusgai datorren azaroaren 3ra arte. Asteburu honetan erakusketaren bisita bat eta familientzako tailer parte-hartzaile bat eskainiko dira (izen-emateak irekita).


Itsas ekosistemak babesteko eta arrantzaren eta akuikulturaren iraunkortasuna bultzatzeko arloan lortutako emaitzak eta aurrerapenak herritarrei hurbiltzea da erakusketa honen helburua, Pleamar programaren esparruan Europako funtsen kofinantzaketari esker egin dena. Egitasmo honek arrantza- eta akuikultura-sektoreari laguntzeko helburua du, haren jardueren jasangarritasuna indartzeko eta itsasoko biodibertsitatea babesten, kontserbatzen eta lehengoratzen laguntzeko.

Aukeratutako 20 proiektuen argazki-ibilbidearen bidez diseinatu da erakusketa. Igande honetan, urriak 18, egingo dugun bisita (11:00etan Cristina Enean) Biodiversidad Fundazioko ordezkarien azalpenekin hasiko da, Pleamar programaren esparruan hautatutako proiektuen jarraipenari eta gauzatzeari buruz, eta, ondoren, parte-hartzaileek, haurrak dituzten familiak, Itsasoari korapilatuta tailerra egingo dute. Bertan, modu ludiko eta dibertigarrian, antzezlan bat balitz bezala, gure kostaldeetako protagonista batzuk ezagutuko dituzte eta non bizi diren, nola mugitzen diren eta zertaz elikatzen diren ikasiko dute.  Partehartzaileak interpreteak izango dira gure kostalde eta itsasertzeko biodibertsitateari balioa eman nahi dion antzezlan berezi honetan, organismo bakoitzak itsas ekosistemen orekan duen garrantzia azpimarratuz. Jarraian, Proyecto Pleeamar erakusketa modu autogidatuan bisitatu ahal izango dute partehartzaileek.


Bisita eta tailerra, Asteklimako egitarauaren barruan, igande honetan, urriak 18, izango dira, 11:00etan, Cristina Enean (izen-emate irekiak hemen).