Berriak

2025/1/6 Ingurumen albisteak

Erleentzako adreiluak: etxe txiki bat hirian

Hiri-ingurunea oldarkorra da. Bai gizakientzat, bai biodibertsitatearentzat. Oreka koherente eta iraunkorra aurkitzea, hiriaren funtsa galdu gabe eta natura errespetatuz, ahalegin titanikoa da arkitekto eta urbanizatzaileentzat.

Berdegune handiak nahi ditugu gozatu ahal izateko eta gertuko elikagai freskoak, edo etxean edo teilatuan baratzen bat ere bai. Hau guztia lortzeko, polinizatzaileak behar ditugu.

Erleak polinizatzaile handiak dira, eta, batez ere, erle bakartiak (polena bildu besterik ez dute egiten). Baina, arazo bat dugu. Arkitektura modernoa gero eta perfektuagoa da eraikuntzaren ikuspegitik. Gizakientzat ona, intsektu eta animalientzat txarra.

Lotura estankoak dituzten eraikinak egiten ditugu, zokogunerik gabe, eta zailtasun nabarmena sortzen dugu beste intsektu eta animalia batzuk eraikitako ingurune batean bizitzeko, batez ere berdeguneak hain handiak ez direnean.

Hemen sartzen dira Green & Blue enpresa ingelesa eta BEE BRICKS proiektua. Erle bakartiei etxea emateko egindako adreiluak, bistatik galdu gabe, estetika arkitektonikoa.


Informazio gehiago