Cristina Enea Fundazioak, Haziera proiektuaren bidez, erakusketa bat ireki du Ingurumen Baliabideen Zentroan. Bertan, euskal kantauriar isurialdean bizirik dirauten 27 tokiko arto-barietateei buruzko informazioa biltzen da, "mirari txiki bat", arduradunen arabera, oinarrizko elikagai horren barietate gehienak desagertu egin baitira gure inguru hurbilean. Erakusketa abenduaren 21era arte egongo da ikusgai Cristina Enean.
Informazio gehiago