Berriak
Astelehenean, martxoaren 29an III. Bizikletaren eta Oinezkoaren aldeko Esperientziak izeneko jardunaldia izan zen, "Erronka eta irakaspenak pandemiaren ondorengo mugikortasun jasangarri baterantz" izenburupean, Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak elkarlanean antolatua. Edizio honetako topaketa digitalean, pandemiak bizikleten eta oinezkoen mugikortasunera ekarri dituen aldaketetan jarri da arreta.

Informazio gehiago

Cristina Enea parkeak txoko eta bide ezkutuak ditu, parkea askotan bisitatzen dutenek ere ezagutzen ez dituztenak. Cristina Enea Fundazioak gaur inauguratu duen orientazio zirkuitu iraunkor berriari esker, hain sekretuak izateari utziko diote.

Informazio gehiago

1813an, alde zaharreko neskato batek, Karmele Goienetxek, Urgull mendiko tokiren batean ezkutatu zuen bere altxorrik maiteena, Donostiatik alde egin baino lehen, gerra eta hiriaren erreketa saihestuz. Orain, Karmelek etorkizuneko belaunaldiei idatzitako plano eta gutun bati esker, altxor hori non ezkutatzen den badakigu. Dokumentuan aurkituko ditugun arrastoak eta probak jarraitu besterik ez da egin behar.

Informazio gehiago

2020ko martxoan, pandemia iritsi zitzaigunean eta etxean konfinatu behar izan genuenean, Cristina Enea Fundazioa Hezkuntza Eskaintzan programatutako eta ikastetxeei zuzendutako jardueretan eta bisitetan murgilduta zegoen. "Inprobisatu eta ikastetxeekin lan egiteko modu berri batera egokitu behar izan genuen", esan du Uxua Arana fundazioko hezkuntza arloko arduradunak.

Informazio gehiago

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak Bizikletaren eta oinezkoaren aldeko esperientzien III. jardunaldiak antolatuko dituzte martxoaren 29an (astelehena), pandemiaren ondorengo mugikortasun jasangarri berriaren alde egitera bideratutako hainbat udal-jarduketa aurkezteko.

Informazio gehiago

Martxoaren 12an gure mundua hankaz gora jarri zeneko lehen urteurrena bete da. Egun batetik bestera, etxean itxi behar izan genuen, gure bizitza eta lan egiteko modua erabat eraldatu zuen errealitate berri bati aurre egiteko. Cristina Enea Fundaziotik egoera berrira nola egokitu ginen kontatu nahi dizuegu, bideo-sorta baten bidez.

Informazio gehiago

Gaur ostirala, martxoaren 12an, La bicicleta en tiempos de pandemia online jardunaldia egingo da, Xarxa de Ciutats i Pobles cap a la Sostenibilitat-ek eta Bartzelonako Diputazioak antolatuta. Manu Gonzalez Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiko zuzendari teknikoak parte hartuko du bertan, pandemia garaian bizikletan ibiltzeko hiriei buruzko hitzaldi batekin.

Informazio gehiago

Pandemia gurera iritsi zela urtebete pasa dela kontuan hartuta, eta gaur Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Cristina Enea Fundazioaren neguko agendaren amabitxiarengana jo dugu, Ana Galarraga zientzia komunikatzailearengana alegia. Pandemiaren berri nola izan zuen, hasierako egun haiek nola oroitzen dituen eta emakumeak zientzian duen paperari buruz hitz egin dugu dibulgatzaile zarauztarrarekin.

Informazio gehiago

CCN Malandain Ballet Biarritz konpainiak, Cristina Enea Fundazioak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak deialdia egin zieten Pirinio Atlantikoetako, Gipuzkoako eta Nafarroako ikastetxeei 2020. urtearen amaieran “Planeta Dantzan” izeneko Arte eta Ingurumen proiektuan parte hartzeko. 18 ikastetxek eman zuten izena: Pirinio Atlantikoetako 8k, Gipuzkoako 7k eta Nafarroako 3k.

Informazio gehiago

Zer da ekofeminismoa? Zein dira bere gako teorikoak eta zein korronte ezberdin daude? Galdera horiei erantzuteko, eta beste hainbat alderditan sakontzeko, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Emakumeen Etxearen Ekofeminismo Batzordearen bidez, Yayo Herrero antropologo eta aktibista ekofeministak zuzendutako mintegi bat antolatu du. Mintegia online izango da, datorren asteazkenean, urtarrilaren 27an, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak irekita.

Informazio gehiago