Amazoniako ibai-arraina den pirarucú erraldoiaren azal lodia eta patroiak dituena, modaren nazioarteko industriak gutiziatutako material bihurtu da. Hala ere, dio Caníziok, bera bezalako arrantzaleek 11 erreal (US $2 batzuk) jasotzen dituzte arrain kilo baten truke. Pirarukua, edo arapaima, bi metro luze baino gehiago haz daiteke eta 200 kilo baino gehiago pisatu.
Gaur egun, espezie exotiko hori arrantza-eredu jasangarri baten protagonista gisa ikusten da Brasilen. Hainbat hamarkadatako arrantza harrapariak aldi baterako debekua ekarri zuen 1990eko hamarkadaren amaieran. Debekualdia 1999an altxatu zen, baina Ibama ingurumen-agentzia brasildarrak arau zorrotzak ezarri zituen.
Informazio gehiago