Berriak

2025/8/4

Abuztuak 4-10. Cristina Enea Fundazioaren asteroko jardueren laburpena

Cristina Enea Fundazioaren udako agendan jasotako hainbat jarduera didaktikok girotuko dute abuztuko lehenengo astea, Cristina Enean, Ulian eta Urgullen. Kontsultatu jarduerak jarraian.


Abuztuko lehenengo astea ekitaldi ugariz beteta dator, mota guztietako ikusleen gozamenerako. Jarraian, horiek guztiak zehazten dira. Jarduera hauez gain, egunero eskulanak eta tailerrak egiteko aukera dago bai Ulia Interpretazio Zentroan, bai eta Urgulleko Natur Txokoan. Era berean, uda osoan zehar Cristina Enean bi erakusketa daude ikusgai (Intsektuak eta Hari gorria izenekoak) eta Ulia Interpretazio Zentroan beste bat (Natura ere bagara).

Eguna: abuztuak 5, asteartea
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Xomorroak, gure lagun nimiñoak (+5 urte)
Deskribapena: Zer dira intsektuak? Jarduera honetan zenbait intsektuen azalean jarriko gara: horiek bezala ikusi eta mugituko gara, ondoren Lurra konkistatu duten animalia ñimiño horien ezaugarri garrantzitsuenak aztertuko ditugu. Bukatzeko materiala berrerabiliz gustoko xomorrotxoak sortuko ditugu.


Eguna: abuztuak 6, asteazkena
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Sebastiani sugandila eta bere narrasti kuadrilla (+5 urte)
Deskribapena: Sebastiani, Urgulleko sugandila, berezia da. Bere familia Santa Klara uhartea eta Urgull mendian artean banatzen da eta gainontzeko sugandilekiko desberdina da. Donostiar peto petoa hauek hobeto ezagutuko ditugu eta baita bere narrasti kuadrila ere.