Berriak

2025/6/30

Ekainak 30 - uztailak 6. Cristina Enea Fundazioaren asteroko jardueren laburpena

Cristina Enea Fundazioaren udako agendan jasotako hainbat jarduera didaktikok girotuko dute uztaileko lehenengo astea, Cristina Enean, Ulian eta Urgullen. Kontsultatu jarduerak jarraian. Izen-emateak irekita.


Uztaileko lehenengo astea ekitaldi ugariz beteta dator, mota guztietako ikusleen gozamenerako. Jarraian, horiek guztiak zehazten dira. Jarduera hauez gain, egunero eskulanak eta tailerrak egiteko aukera dago bai Ulia Interpretazio Zentroan, bai eta Urgulleko Natur Txokoan. Era berean, uda osoan zehar Cristina Enean bi erakusketa daude ikusgai (Intsektuak eta Hari gorria izenekoak) eta Ulia Interpretazio Zentroan beste bat (Natura ere bagara).

Eguna: uztailak 1, asteartea
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Ongi etorri Natur Txokora (+3 urte)
Deskribapena: Martxan da Natur Txokoa beste urte batez! Lehen saio honetan, uda osoan zehar izango dugun baratzea antolatzeko lanak egingo ditugu denon artean. Lurra irauli, ongarritu, tomateak eta piparrak landatu, ureztatu… Aitzur eta ureztatzaile artean barazki eta landareak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.


Eguna: uztailak 2, asteazkena
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Urgulleko maitagarriak (+5 años)
Deskribapena: Tailer honetan, haurrek beren maitagarriak sortuko dituzte, material birziklatuak eta naturalak erabiliz, hala nola, arrautza-ontzietako kartoia, egurrezko pintzak eta soka txirikordatua. Sormena, kontzientzia ekologikoa eta irudimen handia uztartzen dituen jarduera, naturan bizi diren izaki magikoei bizia emateko.  


Eguna: uztailak 4, ostirala
Ordua: 22:30ak.
Lekua: Araba parkea (Amara)
Izenburua: Aire zabaleko udako ingurumen-zine zikloa: “Nómadas del viento”
Deskribapena: Hegaztien migrazioari buruzko asmo handiko dokumentala, 40 herrialde baino
gehiago zeharkatzen dituen bidaia bat. 4 urteko lanak eta 140 pertsona baino gehiagok ikerketa berezi bat sortzen lagundu zuten, ez bakarrik hegazti migratzaileen eta haien migrazio-patroien inguruan, baita bizi garen planeta eklektiko, ikusgarri eta harrigarriaren
inguruan ere. Dokumental onenaren Oscar sarirako izendatuta egon zen.


Eguna: uztailak 5, larunbata
Ordua: 11:30ak.
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
Izenburua: Naturaren hotsak (+5 urte)
Deskribapena: Udari ongietorria emateko ez zaigukontzertu bat baino ideia hobeagorik bururatzen! Naturaren soinuak geure egingo ditugu artista gonbidatuen bitartez eta gero geure instrumentuak sortuko ditugu Uliako orkestra osatuz.


Eguna: uztailak 6, igandea
Ordua: 10:00ak.
Lekua: Cristina Enea
Izenburua: Bioblitz Cristina Enea parkean
Deskribapena: Bioblitz-a jarduera zientifiko, ludiko, sozial eta informala da, ingurune natural bateko biodibertsitatea aztertu eta dokumentatzeko sortua. Goiz batez, adin guztietako pertsonek —haurrak, gazteak, helduak— naturaren esploratzaile eta zientzialari bihurtzeko aukera izango dute, ekosistema urbano eder honetan bizi diren espezieak identifikatu eta erregistratzeko aukera ematen duen mugikorretarako aplikazio bati esker. Hasieran, azalpenak eta praktika labur bat jasoko dira, eta jarduera norberak libreki egin ahal izango du. Esperientzia aberasgarriagoa izateko, bi ibilaldi gidatu eskainiko dira aditu baten eskutik: 11:00etan intsektuei buruzkoa, eta 12:30ean biodibertsitate orokorrari buruzkoa (hegaztiak, likenak, onddoak, artropodoak, landareak…).