Berriak

2025/7/28

Uztailak 28-abuztuak 3. Cristina Enea Fundazioaren asteroko jardueren laburpena

Cristina Enea Fundazioaren udako agendan jasotako hainbat jarduera didaktikok girotuko dute uztaileko azken astea, Cristina Enean, Ulian eta Urgullen. Kontsultatu jarduerak jarraian.


Uztaileko azken astea ekitaldi ugariz beteta dator, mota guztietako ikusleen gozamenerako. Jarraian, horiek guztiak zehazten dira. Jarduera hauez gain, egunero eskulanak eta tailerrak egiteko aukera dago bai Ulia Interpretazio Zentroan, bai eta Urgulleko Natur Txokoan. Era berean, uda osoan zehar Cristina Enean bi erakusketa daude ikusgai (Intsektuak eta Hari gorria izenekoak) eta Ulia Interpretazio Zentroan beste bat (Natura ere bagara).

Eguna: uztailak 29, asteartea
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Hondarrezko eskulturak (+3 urte)
Deskribapena: Udako plazerretako bat itsasertzean hondarrarekin jolastea da, gaztelu, zulo eta eskultura desberdinak egiten orduak pasatzea. Natur Txokoan hondartza berezia prestatuko dugu, denon artean animalien irudiak egin ahal izateko.


Eguna: uztailak 30, asteazkena
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Maren, Urgulleko zaindaria (+3 urte)
Deskribapena: Maren Andoin Vaqueriza donostiar peto petoa da, arrain arima duela esaten du itsasoa izugarri maite duelako, horregatik ez du Donostiako kaia baino leku hoberik imajinatzen bizitzeko! Bere zainetan gazia daraman haur honek, baxurako arrantzaleen semea eta Santa Klara uharteko farozainaren iloba denak, bere familiaren abenturak kontatuko dizkigu Urgullen, bere mendirik gustukoenean, egingo dugun paseoan.