Berriak

2025/6/12 Erakusketak

\'Hosto-orrien artean\' erakusketa bisitatzeko azken egunak

Joan den martxoaren 28tik Cristina Enean ikusgai egon den, eta datorren igandean ekainaren 15era arte itxiko dituen, Hosto-orrien artean erakusketa artista-liburua eta ingurumenaren kontzientzia batzen dituen proposamena da. 'Artistas en su papel' kolektiboak sortua, 70 artista-liburu baino gehiago aurkezten ditu, zazpi emakumeren lan paregabeak, orrialde bakoitza adierazpen pertsonalerako eta ingurumenerako espazio bihurtzen dutenak.

Erakusketak 7 artistaren lana biltzen du, Cristina Enea jauregiko hiru erakusketa areto nagusietan banatuta. Honako hauek dira artistak: Arri Bidasoro, Txus Sanz Lisarri, Cristina Sánchez-Marco, Victoria Arkaia, Karmele Aguirrezábal, Irene Merino eta Arantza Albisu, guztiak artearen munduan edo ingurune soziokulturalean arituak. «Ezagutzak trukatzea eta elkarri etengabe ikastea dira bere lehentasunezko helburuak, bai eta bere jardueretatik erator daitezkeen ekimen indibidual edo kolektiboak babestea ere», azaldu du Calvok. Horrela, bere lan-metodoek paperarekin edo paperaren gainean lotutako teknikekiko interesa partekatzen dute, bereziki artista-liburuarekin lotutakoak azpimarratuz.

Azken egun horietarako, bisita-ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 9: 30-19:00
  • Larunbatean: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
  • Igandean: 10:00-14:00