ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMA ABIAN DA DONOSTIAKO IKASTETXEETAN
Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 11. izan zen: Hiri eta komunitate jasangarriak, baino zehazki Mugikortasun jasangarriari heldu genion. Hori horrela, ikastetxeetako eta hiriko diagnostikoak egin ziren. Aurtengoan esku-hartzearen txanda da! Zer egin gure hiriko auzoetako mugikortasuna hobetzeko?
Azaroaren 26an hiriko 3 gune desberdinetan ikasleen bilkurak egin ziren ikastetxe bakoitzetik ekarritako proposamenak adostu eta ikasturteko bigarren hiruhilekoan burutzeko. Auzo bakoitzaren errealitatea desberdina da eta hori izan da banaketaren arrazoia. Baina denak ados egon dira atal batean, egiten dutena hiritarrei komunikatzearen beharra. Hiri jasangarriagoa nahi badugu kotxeak aparkatzeko garaia da. Donostia ez da oso handia eta oinez, bizikletaz edota garraio publikoan mugitu gaitezke alde batetik bestera, baita eskoletara eta hori izango da lanketaren funtsa. Egingo diren ekintzak helburu hori lortzeko prestatuko dira.
Denon artean lortuko dugu!